Header Image

Kaixo Lagun!

Plaza Hutsa tailerra atzeratzea erabaki dugu. 77 izen-emate daude gaurko egunean. Kopuru ona da astebete faltan, baina jende askok idatzi du pena adieraziz ezingo duelako egon. Jende askok etorri nahi baina etorri ezin izango duela jakinda, tailerra atzeratzea erabaki dugu. Plaza hutsa tailerra urtarrilaren 12an izango da, Durangon.

Azaroko zubian hainbeste jendek kanpora joateko planak eginda zituela ez genuen neurtu. Lehen Plaza Hutsa tailerrean egon nahiko lukeen jende asko ez egotea pena litzateke eta abiapuntu on bat jartzeko baldintzak bermatzea lehenetsi dugu.

Besterik gabe, agur bero bat!

 

Zer da Plaza Hutsa tailerra?

Datorren urtean ezkerreko independentismoak herrigintzan egin dezakeen ekarpenaz jarduteko plaza irekia.

Programa ikusteko egin klik hemen

Lan-taldeak:

  • Esku-hartze komunitarioa
  • Hezkuntza
  • Feminismoa
  • Euskara
  • Euskal imajinarioa
  • Besterik: Proposatzen diren gaiez gain aukera duzu besterik mahaigaineratzeko.