PLATAFORMAREN ARDURADUNA
Informazio Gizartearen Zerbitzuei eta Merkataritza Elektronikoari
buruzko 34/2002 Legeak jasotzen dituen eginbeharrak betez, SORTUk honakoa jakinarazten du: SORTU da sortu.eus domeinuaren jabea.
SORTUren IFK zenbakia G-95696365 da, eta helbidea hau: Easo Eraikina 4, 4-7 behea, Zuatzuko enpresa parkea, Donostia (20018 posta kodea).
SORTU Alderdi Politikoen Erregistroan inskribaturik dago 2012ko uztailaren 24ko datarekin (136. folioa, VIII. liburukia).
AKREDITATZEKO BALDINTZAK
SORTUren iritzi foroetan parte hartzeko eta on line plataformetan erabiltzaile gisa aritzeko, ezinbestekoa da akreditatzea.
Akreditazioa lortu nahi duen edonor lehenik eta behin erregistratu egin behar da, erregistro-formularioan eskatzen diren datuak emanez eta hala lege-ohar honetan nola
http://sortu.eus/es/sortu/aviso-legal helbidean dagoen lege-ohar orokorrean jasotzen diren erabilera arau guztiak onartuz.
Beraz, akreditazioa lortu nahi duen pertsona 18 urtetik gorakoa izan behar da eta erregistro-formularioa bete behar du, bertan eskatzen diren datuak emanez, hala nola identifikazio datuak, bizilekua,
militatzen duen herria eta identifikazio dokumentu ofiziala.
Formularioa betez, dagokion pertsonak adierazten du emandako datuak zuzenak eta egiazkoak direla, baldintza hauek betetzea
haren ardura esklusiboa izanik.
Horrez gain, helbide elektroniko bat eta telefono mugikor baten zenbakia eman behar ditu, eta hor jasoko du eskatutako erregistroa aktibatzeko kodea.
Horregatik, erregistroa aktibatzeko ematen den helbide elektronikoa nahiz telefono zenbakia pertsonala eta bakarra izan behar da akreditazioa egin nahi duen pertsona bakoitzarentzat,
hor jasoko baititu akreditazioa formalizatzeko egiaztapenak.
SORTUren egoitzetan ordenagailu batzuk egongo dira akreditazioa egin nahi duen edonoren eskura, Interneterako sarbiderik ez
daukaten edo akreditazio prozesuan laguntza jaso nahi duten pertsonei akreditatzen laguntzeko.
Erregistroa aktibatu ondoren, akreditatutako pertsona bakoitza norberak aukeratutako
erabiltzaile-izenaren bidez identifikatuko da (baldin eta izen hori erabilgarri badago). Halaber, akreditatutako pertsona bakoitzak pasahitz bat aukeratuko du bere identifikazioa egiazkotzeko.
Pasahitza pertsonala, sekretua eta besterenezina izango da, eta haren konfidentzialtasuna zaintzea erabiltzailearen ardura esklusiboa izango da.
Beste pertsona bat pasahitz hori erabiltzen ari dela susmatuko balu, berehalaxe aldatu beharko luke, edo SORTUrekin harremanetan jarri partehartu@sortu.eus
helbidera mezu bidaliz, pasahitza desaktibatzeko.
AKREDITATUTAKOEN PARTE-HARTZEA
Plataforma honen helburua intranet baten bidez SORTUko parte-hartzea eta komunikazioa
erraztea da. Izan ere, akreditatutako pertsona guztiek alderdiaren jarduera politikoan parte hartu ahal izango dute intranet honen bidez. Besteak beste, hau egin ahal izango dute:
- Ponentziak eta emendakinak aurkeztu.
- Zuzendaritza ekipoak aurkeztu.
- Eztabaidatu (ponentziak, emendakinak, hautagaiak...).
- Zerrenda irekietarako hautagaiak proposatu.
- Ponentziak, emendakinak, zuzendaritza ekipoak eta hautagaiak bozkatu.
- Plataforma honetan jasota dagoen beste edozein jarduera egin.
Helburua parte-hartzea eta gardentasuna bultzatzea denez, akreditatutako pertsona bakoitzak intranet honetan egiten dituen ekintza, iritzi-emate eta parte-hartze guztiak argitaratuko dira
eta eskuragarri egongo dira akreditatuta dauden beste pertsona guztientzat. Horregatik, parte-hartzaile guztiek hemen jasotzen diren baldintzen arabera jokatu beharko dute beti, legeak eta
bestelako arauak betez eta plataforma era egokian erabiliz.
SORTUk ezin du bere gain hartu bere orrietan agertutako informazioaren erabilera okerraren, desegokiaren edo ez-legezkoaren
ondoriozko erantzukizunik, eta gune honetara jotzen duen erabiltzaileak bertan jasota dauden lege-oharrak onartzen ditu gunera sartzen den unean bertan.
Web orrira sartzen diren pertsona
guztiek eztabaida foroetako parte-hartzeak ikusi ahal izango dituzte, akreditatuta ez badaude ere. Zehazki, akreditatutako pertsona bakoitzaren erabiltzaile izena eta parte-hartzeak ikusi
ahal izango dituzte. Hala ere, edozein forotan parte hartu ahal izateko, ezinbestekoa izango da akreditatuta egotea.
Nolanahi ere, akreditatutako pertsonen parte-hartzeak eta argitaratzen
duten informazioa edo dokumentazioa haien ardura esklusiboa izango dira; inoiz ez dira SORTUren iritzitzat hartuko eta SORTUri ezingo zaio inolako erantzukizunik exijitu argitaratzen den
informazioak edo dokumentazioak argitaratutakoarekin zerikusia duten beste pertsona batzuen eskubideak urratzen baditu. SORTUk edozein momentutan, bere irizpide esklusiboaren arabera eta
aldez aurretik jakinarazi gabe kendu ahal izango ditu beraren ustez baldintza hauek betetzen ez dituzten, pertsonen duintasunaren kontra doazen edo diskriminatzaileak, iraingarriak
nahiz desegokiak diren iritziak eta ekintzak.
Halaber, plataforma honetan akreditatutako pertsonek egiten dituzten bozketak sekretuak izango dira beti. Akreditatutako pertsonek
egiten dituzten bozketen inguruko datuak inoiz ez dira eskuragarriak izango ez SORTUrentzat ez haren izenean arituko litzatekeen inorentzat.
DATUAK BABESTEKO EUROPEAR ERREGELAMENDU OROKORRERA EGOKITURIKO INFORMAZIO KLAUSULA
Datu Pertsonalen Babeserako araudiaren arabera, idatzi honen bidez emandako datu pertsonalak AFILIATUAK izeneko fitxategian jasotzeko adostasuna ematen da, zeinaren arduraduna SORTU den,
Zuatzu industriagunea. Easo Eraikina 4, 4-7 behea, Zuatzuko enpresa parkea, Donostia (20018 posta kodea) helbideaz.
Tratamendu honen helburua eskaera honen eta afiliatuen kudeaketa da. Datu hauek ez dira hirugarren pertsonei helaraziko eta jasoak izan diren helburuarentzat soilik beharrezko edota legezko diren bitartean gordeko dira.
Edonolan ere baimen honen ezeztatzea adierazteko aukera egongo da, eta baita datu horiek atzitzeko, aldatzeko, ezerezteko, aurka egiteko, tratamendua mugatzeko eta eramangarritasun eskubideak erabili ahalko dira. Eskubide hauen erabilera egiteko eskaerak Zuatzu enpresa parkea, Easo Eraikina 4, 20018 Donostia (GIPUZKOA). helbidean burutu beharko dira.
AKREDITAZIOA BERTAN BEHERA UZTEA
Akreditatuta egoteari utzi nahi dion pertsona orok edozein momentutan desaktibatu ahal du akreditazioa. Horretarako, bere gune pertsonalean sartu eta erabiltzaile profila kendu behar du.
Une horretatik aurrera ezin izango du intranet hau erabili eta, datuak babesteko araudia betez, ezeztatzen dituen datuak desagertu egingo dira.
APLIKAGARRIA DEN LEGERIA ETA JURISDIKZIOA
Honako baldintza orokor hauek Autonomia Erkidegoko legeriak eta, subsidiarioki, Espainiakoak artezten ditu, eta beraien interpretazioak, aplikazioak eta betearazpenak eragin ditzaketen auzi guztietarako eskumena Donostiako Auzitegiek eta Epaitegiek dute.
ERABILTZAILEAK, legezko ohar honetan jasotzen diren
baldintza orokorrak onartzen dituenez, beren beregi uko egiten dio indarrean dagoen Prozedura Zibilaren Legearen aplikazioagatik legokiokeen edozein fuerori.
IRUDIAREN ETA PROFIL PROFESIONALAREN DIFUSIOA EGITEKO BAIMENA
Akreditatutako pertsonak berariazko eta zalantzarik gabeko baimena ematen dio SORTUri (IFK: G-95696365) honetarako:
Bere irudiaren difusioa egiteko webgunean, intraneten, sare sozialetan, aldizkarietan, argitalpenetan, erakusketetan nahiz beste edozein bitartekoren bidez.
Hautagaia izanez gero, norberak emandako curriculumaren edota profilaren difusioa egiteko baimena.
Hori egiteko orduan, honako bi lege hauek beteko dira
beti: 1/1982 Lege Organikoa, Ohorerako, Norberaren eta Familiaren Intimitaterako eta Norberaren Irudirako Eskubidearen Babes Zibilari buruzkoa, eta 15/1999 Legea,
Izaera Pertsonaleko Datuak Babesteari buruzkoa. Gainera, dagokionak badaki edozein pertsonak bere profil irudia ikusi ahal izango duela entitate baimendunak hura
argitaratzen duen edozein hedabidetan sartzean.
Datu hauek SORTUren ardurapeko fitxategi batean sartuko dira (IFK: G-95696365) eta, datuak babesteko araudia betez,
dagokionak badaki datuok ikusteko, zuzentzeko, ezeztatzeko edo haien aurka egiteko eskubidea erabil dezakeela, honako helbide honetara joz: Easo Eraikina 4, 4-7 behea,
Zuatzuko enpresa parkea, Donostia (20018 posta kodea).